
2017an Leire Apellaniz ekoizle eta zuzendariak, Ion de Sosa argazki-zuzendari eta zuzendariarekin batería sortutako ekoizpen etxea da Apellaniz y de Sosa. Apellanizek eta Sosak cinema independentean duden esperientzia uzartzen dut, talentu garaikide erakargarrien proiektuak ekoizteko. Berlinalen estrinatu zen 2019an Chema García Ibarra eta Ion de Sosaren Urrezko Legenda film laburra, eta honek ibilbide luzea izan zuen jaialdieta zehar. García Ibarraren lehen film luzea estreinatu zuten Locarnoko 2021eko nazioarteko lehiaketan. Urte horretan bertan estreinatu zen ere zinema aretoetan Espiritu sakratua, eta Feroz saria irabazi zuen..
2022an Maider Fernández Iriarteren Fede film laburra estreinatu zuten Malagako zinemaldian eta BAFICIn, eta Kimuak Euskal Herido film laboren katalogorako hautatua izan zen. Halaber, Julián Génissonen Inmotep film laze Sevillako Zinemaldian estreinatu zuten.
2023an Irati Gorostidi Agirretxeren Contadores film laburra estreinatu zuten Canneseko Kritikaren Astean. Film laburra Kimuak katalogoaren barruan egon zen ere. Urte brean, Ion de Sosak zuzendutako Mamántula, metraje ertaineko filma estreinatu zuten Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi-tabakalera sailean. Sail horretan aukeratua izan zen ere Contadores film laburra.


Gaur egun, bi proiektu dituzte posprodukzio fasean, Ion de Sosak zuzendutako fikziozko film luzea, Balearic, eta Irati Gorostidiren Anekumen film luzea, hots.
Zinema-ekoizle gisa duen jardueraz gain, Dirdira Lab proiektua ere martxan jarri dute. Garbiñe Ortegaren zuzendaritza artistikoarekin, proiektuak garatzeko laborategia antolatzen du ekoizpen etxeak.
Apellaniz y de Sosa ekoiztetxeak badu arreba bat: Señor & Señora, 2013an Leire Apellanizek eta Aritz Morenos sortua. Lois Patiño, Ana Schulz eta Cristóbal Fernández, Maider Fernández Iriarte, Marc Sempere-Moya, Aritz Moreno eta Leire Apellanizen filmak ekoiztu dituzte.